Historia laburrean

      

BIDASOA Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua 40. urteetako hamarkadan sortu zen, Irun hiriko Marrazketa Udal Akademia Lanbide Heziketarako ikastetxea bilakatu zenean. Bere historian zehar, ikastetxe honetako heziketa eskaintza, inguruko behar sozialetara egokitzen joan da eta, bereziki, betiko espezialitate industrialei erantzuten saiatu da: Mekanika, Aroztegia, Elektrizitatea eta Elektronika.

 

Hezkuntza Ministerioak ikastetxe honi izendapen ofiziala 1958. urtean eman zion, eta hortik aurrera Industri Ofizialtza titulazioa luzatzen zuen. Geroxeago, Industri Maisutza titulua emateko zabaldu zuen bere zeregina. 1983. urtean Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren sarera lan egitera pasa zen, eta zeregin guztiei erantzuteko Lanbide Heziketarako Ikastetxe Publikoaren izendapena jaso zuen. Handik gutxira, 1986. urtean (EHAA, maiatzaren 23an) titularitatea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentura pasa zen, eta egoera horretan jarraitzen du gaur egun.

 

97/98. ikasturtean ondoko Pio Baroja Institutuarekin fusio gauzatu zuen eta 98/99an banatu ziren, hori dela eta, batxilergoko ikasketak Pio Baroja Institutuan geratu ziren eta Bidasoa Institutuak Goi Berariazko Lanbide Heziketa Institutua izendapena bereganatu zuen (apirilaren 21eko 74/1998ko dekretua, EHAA 98-04-30). Izendapen honek eta ikastetxe integralaren kondizioak Lanbide Heziketako hiru azpisistematan aritzeko aukera ematen dio: Hasierako Prestakuntza (Heziketa arautua- LHko Heziketa zikloak); Etengabeko Prestakuntza (lanean ari direnentzako prestakuntza) eta langabeentzako prestakuntza.

Egun, Institutuaren hezkuntza eskaintzak, Hasierako Prestakuntzari dagokionez, Bidasoaren eskualdean sare industrialak planteatzen dituen beharrei erantzuna ematen dio eta 11 Lanbide zikloak eskaintzen ditu: 4 Erdi Mailakoak eta 7 Goi Mailakoak. Ziklo hauek, Fabrikazio Mekanikoa, Egurra eta Aroztegia, Elektrizitatea, Industri Elektronika, Eraikuntza eta Obra Zibila eta, azkenik, Telekomunikazio Elektronika (espezialitate honetan Euskal Autonomia Erkidegoan erreferentea da).

 

Ikastetxeko langileria, irakasle eta ez-irakasleen artean, 80 pertsonek osatzen dute, gutxi gora behera, eta Hasierako Prestakuntzako taldeetan 500en bat ikasleei ematen diegu klase.

Etengabeko Prestakuntzan eta Langabeentzako Prestakuntzan urtero 2500 ordu baino gehiago ematen dira, hainbat eskaintzen bidez (Gaitasun Profesionalen Sistema, Katalogo Modularra, neurrirako eskaera, etab., ..) eta entitate desberdinen babesarekin (Lan Departamentua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Hobetuz, Forcem, SPRI, ..)